Eskolako ikasleak ,irakasleak eta Bizi herriko elkartekoekin Santana baserrira joan ginen esnekiak nola ekoizten dituzten ikustera, eta honekin paisaia soinuduna egin dugu.
Ikus-entzuteko klikatu lehenengo eta azken geltokietan.
Elexalde, 13 48288 Ispaster (Bizkaia) TEL: 94.684.02.63
Eskolako ikasleak ,irakasleak eta Bizi herriko elkartekoekin Santana baserrira joan ginen esnekiak nola ekoizten dituzten ikustera, eta honekin paisaia soinuduna egin dugu.
Ikus-entzuteko klikatu lehenengo eta azken geltokietan.
Kaixo lagunok,
LH3-4 ikasleak ipuin bat asmatu dute eta onomatopeien bidez kontatu digute. STEAM proiektuaren parte da ekintza hau. Ea gustatzen zaizuen.
Gure inauterietako mozorroak
Kaixo lagunok,
Gu LH 3. eta 4.mailako ikasleak gara. Gaztelaniako ikasgaian, inauterien proiektuaren barruan, gure inauterietako mozorroak deskribatu ditugu eta baita marrazkia egin ere. Egindako marrazki eta deskribapenekin mural bat sortu dugu, gelako orman pegatzeko.
Espero dugu zuen gustokoa izatea!
Gaur Olentzero eta Mari Domingiren bisita izan dugu eskolan. Gabon-kantak kantatu ditugu eta Olentzerok eta Mari Domingin gozokiak eta opariak ekarri dizkigute. Gero kalejiran atera gara kalez-kale. Oso goiz polita pasatu dugu.
GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BARRI ON BAT OPA DIZUEGU DANOI.
Pasa den eguaztenean, urtero lez, HH-ko ikasleak Gernikako Txiki Parkera joan ginen eta LH-koak Barakaldoko PIN-era. Egun zoragarria pasatu genuen.
Abenduaren 1ean Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan. Goizean zehar tailer desberdinak egin genituen (irakurketa, paparrekoak, leloak margotu, euskal dantzak..) eta Bizi Elkartekoekin talo tailerra egin genuen. Gero denok batera kantatu genuen "Txoria, txori" eta "Aukera berriak". Egun zoragarria izan zen.
Pasa den barikuan EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, elkarretaratzea egin genuen 12:00tan herriko plazan. Bertan batu ginen ikasle, irakasle, guraso, amuma-aitxita eta Haur Eskolakoak....
Barikuan, azaroaren 17an, Ogeiara joan ginen; baina oraingoan Jon Zamalloa Korta geologoarekin egin genuen bisita. Ogeiako arroken izaerarari buruz hitz egin zigun eta gelan ere arroka mota desberdinak erakutsi zizkigun. Oso gustura egon ginen eta asko ikasi genuen berarekin.
Pasa den astelehenean, azaroaren 13an Ogellara joan ginen "Azterkosta" ekintza burutzera. Hondartza eta ingurua garbitu, ura hartu eta analizatu, paisaia aztertu, bertako fauna eta flora aztertu.... guzti hori egin genuen!
Azaroaren 8an Galtzagorriko laguna etorri zitzaigun ipuinak ekartzera. Bide batez ipuin batzuk kontatuz zizkigun eta oso gustura egon ginen bera entzuten. Pilo bat liburu eta ipuin utzi ditu eskolan geuk irakurtzeko. Etxera ere eraman ditzakegu.
Atzo, Azaroak 7, Erreka-Mariren antzerkia ikusi genuen. Txontxongiloak asko gustatu zitzaizkigun eta istorioa ere bai.
HHko lagunok gaileta goxo-goxoak egin ditugu. Begira ze itxura, udazken eta Gaba Baltzeko formekin egin ditugu. Primeran pasatu dugu!
Pasa den Urriaren 31an Gaba Baltza edo Arimen Gaua ospatu genuen eskolan. Goizean LH 5-6koek Ingelesean egindako laburmetraia estreinatu zuten , LH 3-4koek udazkenari buruzko kanta bat kantatu ziguten ingelesez eta denok batera kanta ta dantza egin genuen. Gero tailerrak eta jolasak izan genituen eta arratsaldean kalabazak hustu eta herrian zehar jarri genituen. Egun ederra pasatu genuen.
Gaur, azaroaren 7an, goizeko 9:20an elkarretaratzea egin dugu Palestinako sarraskia gelditzeko eskatzen. Bertan batu gara ikasleak, gurasoak eta irakasleak.